XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Umeak ez ditu aitak hezitzen; amaren nebak baizik.

Trobriand irletako biztanleentzat izpirituek funtsezko zeregina dute ugalketan.

Eguraldi txarra sortzeko, gaixotasunak eragiteko eta bere agintaritzari kontra egiten diotenak hiltzeko botere magikoak dituela uste dute.

Etxeetan senar-emazteak eta seme-alabak bizi dira amaren senideekin, azpiklanarena den herrian.

Alabak etxean egoten dira ezkondu arte, baina semeak lehenago joaten dira etxetik kanpo.

Adin bereko beste mutilekin batera, bukumatula deritzon herriko beste etxeren batean bizi ohi dira.

Bertan neska-mutilek sexu-harremanetarako askatasun osoa dute.

Sexu-harremanak, gainera, taldekoak izan daitezke.

Denboraldi hori izaten da ezkontzeko harremanak prestatzeko egokia, baina ezkondu ondoren senar-emazteek elkarri leialtasuna gorde beharko diote, lehentxeago esana dugunez.

Aita berez seme-alabei dagokienez ez da aitatzat hartzen, pertsona arrotzatzat baizik.

Umeen amaren senarra besterik ez da.